Haurraren Eguna ospatuko dute Lesakan larunbatean

Antxeta Irratia 2023ko apirilaren 20a

Irain eskola publikoak eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatuta, Lesakako Udalaren laguntzarekin, Haurraren Eguna ospatuko dute herrian heldu den apirilaren 22an, larunbata. Arratsaldez izanen dira ekitaldi guztiak, zehazki 16:30etik 19:30era. Hiru orduz jokoak izanen dituzte Eltzeta Plazan, baita merendua ere. Euria eginez gero, prestatutako guztia frontoian eginen lirateke.