Beti Gazte elkarteak eta Beti Jauzi muxiko taldeak, Lesakako Udalaren laguntzarekin, muxikoak eta bertzelako dantzen saioa antolatu dute heldu den larunbaterako, apirilaren 22rako. Bortziriak Dantzan egitasmoak hilabetero egiten duen hitzordua izanen da hau eta Lesakako Harriondoan eginen da, 18:00etan. Jeiki Hadi musika taldeak ere joko duela iragarri dute.