Larunbatean 9:00etatik 17:00etara egun osoko jarduera programa antolatu dute Posta gelan, herritarrekin kontzertazio egun bat antolatuz. Urruñar oro deitua da hiri-barneko arramoldaketa proiektuari buruz bere iritzia ematera.
Urruñako hiri-erdiak eraldaketa sakona jasango du datozen urteetan. Eta biharko Urruña nolakoa izango den erabakitzeko aukera eman nahi die herriko etxeak herritarrei. Horren baitan, herritar kontsulta antolatu dute larunbata honetan, eta herritar, elkarte edo komertzianteei deia luzatu diete, hiri erdiaren arramoldaketa proiektuan iritzia eman dezaten. Goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte aukera izango da iritzia uzteko Urruñako Posta gelan.
Jone Josie euskara teknikariak azaldu digunez, "iritzia emateko aukera ez ezik, hausnartzeko parte-hartze saioak ere antolatuko dituzte". Populazioa emendatze doan heinean, etxebizitza arazo larria du herriak, eta horri aterabide bat ematearekin batera, herria modu jasangarri batean biziarazteko estrategia egokiena adostu nahi dute herritarrekin batera.
Goizean solasasaldi bat antolatu dute zenbait aditurekin, haien artean, Pablo Samaniego arkitektoa edota David Adbedaguer pasaia diseinatzailea. Eta arratsaldean, 14:00etatik aurrera, murigkortasuna, ekipamendu eta saltegiak eta biharko kultur animazio eskaintzari buruzko gogoetarako tailerrak ere egingo dituzte 17:00ak arte.