Otsailaren 14tik martxoaren 24ra Txinzer-ek auzoan egindako kanpainari esker %12an hobetu dute berziklatzearen partehartzea. Eta apirilarern 21ean Hondarribiko Mendelu eta Amutera eramango dute bulego ibiltaria.
Bidasoko eskualdean hondakinen %55a baizik ez da berziklatzen. Datu hori hobetzeko helburuarekin ekin zion Txingudiko Zerbitzuakek joan den otsailan BIDASOS2030 kanpainari. Izan ere, Agenda 2030 egitasmoaren baitan Europako araudiak markatzen dituen helburuetara hurbiltzeko beharretan, urrun gaude oraindik 2025erako kopura %60ra iristeko, eta 2030erako %70era behartuak gaude. Aldiz, azken urteetan mantsotu egin da dinamika. Leire Zubiturrek, TXINZEReko kudeatzaileak aitortu duenez, indar bat egiten ari dira hondakin organikoen sailkapenean. "Etxeko hondakinen %40a suposatzen badu ere, Irun-Hondarribiko etxeen %45 bakarrik sailkatzen du organikoa, eta giltzarri da berziklatze-tasa hobetzen jarraitzeko".
Kanpaina berria abiatzeko, Irungo Landetxa-Katea auzoko frontoiaren aldamenean bulego ibiltaria estrenatu zuten otsailan. Eta bost asteko epe horretan %12an igo da parte hartzea berziklatze bilketan. Halere, asko dago oraindik hobetzeko. Izan ere, kanpainaren aurreneko egunean kontainer bat hustu egin zuten hondakinak aztertzeko, eta %67a beste edukiontzietan birziklatzeko hondakinak zirela egiaztatu zuten.
Orain Hondarribian
Aurrerantzean, Kateako ekimena Bidasoko auzo guztietara zabaldu eta joera onari eustea izango da Txinzerren helburua. Zentzu horretan, datorren apirilaren 21ean ekimena Mendelu eta Amute auzoetara heldu da. Hilabetez, auzotarrekin harremanetan jarri eta inguruko birziklatze tasak hobetzeko lanean arituko dira, maiatzaren 31era arte.