Lana bilatzen ari direnendako foroa ospatuko dute ostegunean Hendaian

Antxeta Irratia 2023ko api. 19a, 00:00

Aurtengoan 60 enpresa eta erakundeen lan eta formakuntza eskaintza bilduko ditu Enpleguaren Foroak Irandatzeko kiroldegian.

Lan seka ari direnentzako eguna apirilaren 20arekin iritsi da Hendaian. Herriko etxeak eta LANEKO enplegurako laguntza zentroak 4. enpleguaren foroa antolatu dute Hendaiako Irandatz kiroladegian. Aurtengoan, 60 enpresa eta entitate inguruk izena eman dute hitzordu honetan parte hartzeko. Eta goizeko 9:00etatik 13:00a bitartean lan eskatzaile eta eskaintzak lotzeko unea izango da.

Emma Arestegui, Sokoa enpresako komunikazio arduradunarekin eta Txomin Elizondo, Hendaiako CCAS (gizarte laguntzarako udal zentroko) arduradunarekin hitzegin dugu hitzordu honen garrantziaz. 

Erlazionatuak