Sorgina Txirulina ipuin kontalaria Lesakan izanen da bihar, apirilaren 20an, HunkIpuinak: emozioei buruzko istorioak emanaldia eskaintzen, 17:30etik aitzinera. Hitzordua herriko liburutegiak berak antolatu du, Lesakako udalaren laguntzarekin. Emanaldia lau eta zortzi urteko haurrei zuzendua egonen da eta hauen arduradunak ere bertan izatea eskatu dute.