Sendabelar ikastaroa eskainiko du Etxalarren Laura Gurbindok

Antxeta Irratia 2023ko api. 18a, 00:00

Etxalarko Larraburuak antolatuta, udalaren laguntzarekin, sendabelar ikastaroa eginen dute herrian datozen hilabeteotan. Laura Gurbindok emanen du tailerra eta bi maila desberdineko ikastaroak egonen direla iragarri dute.

Lehen mailako ikastaroa apirilaren 22an eta 29an, maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an eta ekainaren 10 eta 17an ospatuko da. 32 orduko tailerra izanen da guztira eta larunbatetan elkartuko dira, 9:00etatik 13:00etara. Bigarren mailakoa berriz, apirilaren 19 eta 26an, maiatzaren 3, 10, 17 eta 24ean, eta ekainaren 7 eta 14ean ospatuko da. Honek ere 32 orduko iraupena izanen du eta asteazkenean eginen da, 16:00etatik 20:00etara.

Ikastaroak 80 euroko prezioa izanen du herritarrentzat eta 165 eurokoa gainerakoentzat. Izena emateko, Etxalarko udaletxera deitu beharko da (948 63 50 05). Erran dutenez, ikastaroa aitzinera atera dadin, hamabortz kideko taldea osatuko beharko da.