Gipuzkoako Foru Aldundiak Irun, Orereta eta Donostia lotzeko sortu berri dituen hiru linea berriak, eta azkartutako maiztasunak, berez, "duela 13 urte indarrean zen zerbitzura buelta" suposatzen duela salatu du EkialdeBus enpresa batzordeko LAB sindikatuak.
Oarso-Bidasoaldeko "autobus zerbitzu eraginkorragoak eskaintzeko" hainbat hobekuntza aurkeztu ditu duela hiru aste Gipuzkoako Foru Aldundiak. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok nabarmendu zuenez, hiru autobus linea berri sortu dituzte Donostia, Orereta eta Irun lotzeko, eta eskualdeko 8 (Hondarribia barne) udalerrien arteko lineatan maiztasunak hobetu dituzte. Romerok dio, 346.000 biztanle dituzten 8 udalerriri ematen zaien zerbitzua, gipuzkoarren erdiaren faboretan aldatu dutela.
Izan ere, 2022an Lurraldebusek 8 milioi bidaiari jaso zituen eskualdean OarsoBidasoaldean. Baina egindako aldaketek, ez dute oraino helburu bete.
Praktikan murrizketak eman dira
LAB sindikatuak salatu duenez, Foru Aldundiak murrizketak egin ditu Irun eta Hondarribiko autobus publikoen zerbitzuan. Hondarribiko alkatea Txomin Sagarzazuk, baita Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak ere baikorki baloratu dituzte aldaketak. Hobekuntzak dakartzatelakoan. Baina LAB sindikatuak dio “Bidasoko zerbitzua murriztu eta okertu” egin dutela berez.
Horren irudiko izan da, "egunotan zenbait bidaiari autobus geltokietan utzi behar izan ditugula, autobusetan leku gehiagorik ez zegoelako", dio Ekialdebuseko langileen batzordeko Iñaki Fernandez De Gorostizak. Murrizketa horiek ez gauzatzeko, eta aldaketak egin ditzaten eskatzeko, sinadura bilketa bat jarri dute martxan.
Oharra: Hauek dira indarrean sartu diren aldaketa eta linea berri nagusiak: BI01 linea (geldialdirik gabe Irun eta Donostia zuzenean lotzeko autopistatik), BI03 linea (Hondarribia, Irun, Oiartzun (Arragua), Errenteria-Orereta, Pasai Antxo, Pasai San Pedro), eta E21, E22 eta E25 (orain BI05 berrizendatua) lineatan egindako hobekuntzak