Ekainaren 23an ospatuko da Arizkun Rockeko azken edizioa eta antolatzaileek aurtengo kartela ezagutzera eman dute dagoeneko. Andoni Ollokiegi, Ibil Bedi, Olaia Inziarte eta Bines Katiko artistak izanen dira oholtza gainean.
Arizkun Rockeko azken edizioa ekainaren 23an, 19:00etan, hasiko da Andoni Ollokiegiren emanaldiarekin. Suak biztuko dituzte honen ondotik eta kontzertuen 23:00etatik aitzinera izanen dute segida. Orduan, Ibil Bedi, Olaia Inziarte eta Bines Katiko taldeak izanen dira oholtza gainean.
Antolatzaileek erran duten moduan, ohi bezala, kontzertuak doainik izanen dira eta kanpalekua jartzeko aukera ere eskainiko dute, baita bokatak erosteko aukera ere.