Sute hasierak kontrolatzeko ikastaroa eskainiko dute Beran datozen hamar egunotan

Antxeta Irratia 2023ko api. 17a, 00:00

Nafarroako hainbat herrietan suteen hasieran kontrolatzen ikasteko ikastaroa egiten ari dira eta tartean, gaurtik, apirilaren 17tik, hilaren 27ra bitartean Beran eskainiko dituzte zenbait saio.

Nafarroako Suhiltzaileek eta UMEko teknikariek eskainiko dute ikastaroa Berako Beralandetan, apirilaren 17tik 27ra. Guztira, 30 orduko iraupena izanen du tailerrak eta enplegatuei eta langabetuei zuzenduta egonen da.

Gaur izanen dute lehen saioa eta, astelehenero bezala, 17:00etatik 20:00etara elkartuko dira. Gainerako egunetan, 17:00etatik 21:00etara eskainiko dute tailerra. Ikastaroa doanik izanen da eta esteka honen bitartez eman beharko da izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfKdzSzrJDKZB2qcsOoUkwcruUpDshhisncn33vH3_ZliwVrg/viewform