Xulubest eguna ospatuko dute Lesakan apirilaren 22an

Antxeta Irratia 2023ko api. 6a, 00:00

Xulufrinak Lesakako Sare Ferministak antolatuta, datorren apirilaren 22an Xulubest eguna ospatuko dute herrian. Aldarrikapenerako eguna izanen da lesakarrentzat eta dagoeneko egitaraua prest dute.

Goizeko 10:00etan hasiko dute eguna, emakume txistulariek joko duten dianarekin. 11:30ean bisita gidatu feminista eginen dute herriko kaleetatik, eta 14:30ean mahai baten bueltan bilduko dira Arranon. Bazkarian parte hartzeko txartelak Arranon bertan eros daitezke, 15 euroen truke, apirilaren 19ra arte.

Arratsaldean ere segida izanen du bestak. Bazkalondoan emakume sortzaileen mikro irekia eginen dute, baita auto-zaintza saskiaren zozketa ere. 18:00etan berriz, poteoan ibiliko dira Goxo txarangaren musikarekin batera. Egunari bukaera emateko, Aduana Marrana DJak emanaldia eskainiko du Arranon.