Aitor Mendiluzerekin eta Maialen Lujanbiorekin bertso afaria izanen dute Eratsunen

Antxeta Irratia 2023ko apirilaren 6a

Malerrekako Bertso Eskolak antolatua, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbiorekin bertso afaria antolatu dute Eratsunen datorren apirilaren 15ean. Eratsungo Elietxean izanen da afaria, 21:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, apirilaren 10era bitarte, eta 38 euroko kostua izanen dute. Hauek eskuratzeko 645 50 05 13 telefonora deitu edo idatzi beharko da.