Mobilizazioaren aitzinetik, oraindik ere zenbait solasaldia informatibo emanen dituzte datozen egunotan eskualdean.
Erdiz Bizirik taldeak, urte hasieran iragarri zuen moduan, manifestazioa eginen du datorren apirilaren 22an Iruñean. Magnesitas Navarra enpresak Erdizen egin nahi duen meategiaren kontrako mobilizazioa izanen da eta 17:00etan abiatuko da Antoniutti parketik.
Landa eremuaren defentsan lelopean, Euskal Herriko herritar guztiak animatu nahi izan dituzte manifestaziora plataformako kideak. Garroia errazteko, taldeak aipatu du Baztandik zenbait autobus aterako direla Iruñeara, txoko guztietako eragile eta norbanakoak euren asmoekin bat egiteko.
Horren aitzinetik, manifestaldiari begira, oraindik ere zenbait solasadi informatibo emanen dituzte egunotan Euskal Herriko hainbat txokotan. Bihar (apirilaren 7an), Baigorrik izanen dira plataformako kideak. Hilaren 13an berriz, Azpeitin eta Lesakan bilduko dira, 18an Oñatin, 19an Iruñean eta 20an Leitzan.