Aberri Egunean Euskal Herri bateratua irudikatzeko deia berretsi dute

Antxeta Irratia 2023ko api. 5a, 00:00

Euskal Herria Batera herri ekimenak, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial eta kultural guztiek ABERRI EGUNA elkarrekin ospatzea lortu nahi duen ekimena apirilaren 8an bilduko da Donostian.

Euskal Herria Baterak, 'Aberri Egun' bateratua ospatzearen aldeko ekimenak, "Euskal Herri osoko eragile sozial, politiko, sindikal, kultural, akademiko eta kirolari guztiak" Donostian, bezperan, ekitaldi bateratu batean parte hartzera deitu ditu. Donostiako Miramar jauregian bilduko dira, goizeko 11.00etan. Aberri Egunean bertan, leiho eta balkoietan ikurrinak eta Nafarroako banderak jartzeko deia egin dute. «Aberri Egunak euskal komunitatea elkartzeko eta hari balioa emateko» gaitasuna duela sinetsita daude deitzaileek.

Orain dela hiru urte sortu zen Euskal Herria Batera ekinbidea, COVID-19ak eragindako pandemia garaian, herritar guziak konfinatuak zeudelarik. Bi urte geroago Urruñan elkartu ziren iaz, Antton Abadiak 1851n bultzatutako lehen Lore Jokoak ospatu ziren herri berean. Lore Jokoek euskal pizkunde kulturala ekarri zutela oroitarazi, eta hizkuntzak eta kulturak «komunitatearen indartze integratzailean egindako ekarpenaren balioa aitortzeko» ekitaldia egin nahi izan zuten orduan. Eta aurten ere, Antton eta Virginie Abadiak abiatutako lanari jarraikiz, euskara eta euskal kultura oinarri hartuta, euskal komunitate bateratua biziarazi eta herrigintzatik espazio komunak sortzera deitu dute.

Ibai Zabala, Euskal Herria Batera herri ekimeneko bozeramaleak eman dizkigu xehetasunak.

Erlazionatuak