Ludoteka zerbitzua eskainiko du Lesakako udalak apirilaren 11tik 14ra

Antxeta Irratia 2023ko api. 4a, 00:00

Aste Santuko oporretan Lesakako familiei kontziliazioarekin laguntzeko asmoz, Lesakako udalak ludoketa zerbitzua paratu du martxan apirilaren 11tik 14ra. 2 eta 12 urte bitarteko haurrei egonen da zuzendua eta guztira, 22ko taldea onartuko dute. Ordaindu beharreko kuota 15 eurokoa izanen da eta gaur (apirilaren 4a) izanen da izena emateko azken eguna. Harriondoa kultur etxean egin beharko da hau edota 690 23 00 31 (Belen) telefonora deituta.