Apirilaren 6an irekiko dituzte Lesakan turismo bulegoko eta Burdinaren Museoaren ateak., hilaren 16ra bitarte.
Lesakako turismo bulegoak ortzegun honetan (apirilaren 6an) irekiko ditu ateak, Burdinaren Museoarekin batera. Aste Santua dela aprobetxatuta, apirilaren 16ra bitarte egonen da turistentzako eskuragarri.
Bi bulegoen ordutegia hurrengo izanen da: aste tartez 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era; asteburuetan 10:00etatik 14:00etara. Honez gain, apirilaren 11n itxita egonen direla ere jakinarazi dute.
Turismo bulegoa eta Burdinaren Museoa bisitatzeaz gain, Lesakara hurbiltzen diren turistek bisita gidatuak egiteko aukera izanen dute. Lesaka: gure kulturaren sorterria izenburuarekin, herriko tradizio, bitxikeri, dorretxe, etxe eta abarrei buruzko azalpenak emanen dituzte horietan eta honen ordutegien inguruko informazioa ere zabaldu dute. Guztira bortz bisita izanen dira: apirilaren 6an eta 7an 17:00etan; eta apirilaren 9an, 15ean eta 16an, 12:00etan. Gazteleraz eta euskaraz egiteko aukera izanen da eta ordubeteko iraupena izanen dute bisitek. Honez gain, lekua erreserbatzea gomendatu dute 662 64 81 81 zenbakian edo teknikaria1@lesaka.eus helbidean. Bisitak doainik izanen dira, bisitarien borondatearen truke.