Baztango Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen bi hilabeteotan Baztanen eta inguruetan. Udaberriko egitaraua prest du dagoeneko Baztango Gaztetxeak eta bertako gazteei jardueretan parte hartzera gonbidatu ditu.
Apirilaren lehenean eman zioten hasiera Baztango Gaztetxean udaberriko egitarauari. Usurbilen izan ziren, bertako gazte asanbladarekin batera mendi buelta egiten. Apirilaren 22an segidan emanen diete ekitaldiei. Orduan, Erdiz Bizirik plataformak Iruñean antolatu duen manifestaziora joanen dira. 28an berriz, Uxue Apaolazaren eskutik, Bihurguneko nasa liburuaren aurkezpena eginen dute Iruritan (18:00). Hurrengo egunean, hilaren 29an, Celos, toxicidad y ética en las relaciones tailerrean parte hartuko dute. Gaztetxean eginen dute hitzordua, 11:00etan, Mikel Abaurrearekin.
Maiatzean ere bertze bi ekitaldi dituzte programatuak. Maiatzaren 6an, poesia errezitaldia izanen dute gaztetxean eta 20an berriz, frontenis txapelketa.