Baztango Udalak eta Cederna Garalurrek antolatua, udaberriko feria ospatuko dute Elizondon datorren apirilaren 14ean. Goizean zehar ospatuko dira ekitaldiak, tartean XXIII. Ahari lehiaketa ere.
Goizeko 10:00etan hasiko dira Merkatu Plazan jarduerak. Azienda feriarekin emanen diote hasiera egunari, baita XXIII. Ahari lehiaketarekin ere. Ordu eta leku berean artisauen eta bertako produktuen merkatua jarriko dute Bazntago eta ondoko eskualdeetako ekoizleek. 11:00etan txistulariak arituko dira musikarekin giroa alaitzen eta 11:30etik 13:30era haurrendako tailerrak izanen dira. 12:00etan Baztango Dantzari Tiken emanaldia izanen da eta ordu laurden beranduago, urteko ardi gasnaren mozketa ospatuko da. 12:30ean bertako produktuen dastaketa eginen dute eta egunari bukaera emateko, lehiaketako sari banaketa izanen da 13:00etan.