Irungo Udaleko Gazteria departamenduaren KONEKTA Zerbitzua, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Urtean zehar, unibertsitateko aholkularitza, ikastaro, formakuntza eta tailerrak antolatzen dituzte. Baina Aste Santuko opor egunetarako ere, aparteko egitaraua prestatu dute.
Udaberriko opor txikietan, Irungo Martindozenea gaztelekuan ekintza ugari antolatu dituzte. Eta Iker Zabala, Konekta zerbitzuko begiralea da, eta KONEKTA zerbitzuak antolatutako egitarauaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu. Era berean, www.irun.org webgunean dituzue.
Irungo KONEKTA zerbitzuarekin harremanetan jartzeko 656794372 zenbakira deituta edo konekta@irun.org helbidera idatziz. Bestela presentzialki, Martindozenean, 2. solairuan, ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.