Irun abiadura bizian eramango du Ander Gamonek

Antxeta Irratia 2023ko api. 3a, 00:00

Udalak babestutako lasterketako monoplaza aurkeztu zuen Irungo San Juan plazan, eta aurreneko asteburuan laugarren postuan sailkatu da Nafarroako Sari Nagusian.

Espainiako GTCER 2023 Abiadura Txapelketan parte hartuko du aurten pilotu irundarrak. Kartingetik datorrenez, bere helburua F3 kategoriara jauzia ematea bada ere, denborladi honetan Clase2 Abiadura Txapelketan ariko da sari absolutoa irabazteko xedez. Lehendabiziko lasterketan laugarren postua egin du Los Arcos-eko zirkuitoan, Nafarroako Sari Nagusian. Eta denboraldi honetan espainiar estatuko pista garrantzitsuenetatik pasako da bere monoplazarekin, Montevelo, Jarama edo Cheste bezalakoak.

Gamon eskertua azaldu da Irungo Udalaren partetik jaso duen babesarekin. Peugeot markako bere monoplazaren babesle nagusia baita Autodesguaces Txingudirekin batera. 

Erlazionatuak

Irun abiadura bizian eramango du Ander Gamonek

Antxeta Irratia 2023 api 03 Behe Bidasoa