Musika, irudia eta adimen artifiziala esperimentatzeko NOKODEK Festibala antolatu dute Hendaian

Antxeta Irratia 2023ko mar. 31a, 00:00

Nokodek, bideo sormen eta musika festibala ospatuko dute Hendaiako Borderline Fabrikan larunbata honetan, 17:00etatik aurrera eta gauean berant arte.

Larunbatean 17:00etatik 20:00ak arte tailerrak izango dira, eta denbora berean irudia mugimenduan jartzen dituen Mutoskopioa, zinemagintzaren hastapenetan sortutako makina egongo da bertan. 20:30etan performance bat egin ondotik, LUMIren kontzertua egongo da Nagore Legarreta argazkilari eta artistarekin elkarrizketan. Eta gauerako bideoklip eta musika saio dantzagarri bat izango da Borderline Fabrikaren paretan.

2009an Donostiako Alde Zaharreko Guardetxea kultura alternatiboaren etxean sortu zen festibala. Baina pandemian izandako etenaldiaren ondotik, berrindartu eta Hendaiara ekartzea deliberatu zuten. 9. edizio honetan, musika, irudia eta adimen artifiziala izango du festibalak oinarri. Baina ikusle, artista eta sortzaileen arteko harreman zuzena, eta unean-uneko parte-hartzea eta esperimentaziorako aukera emango duela aipatu digu Bordeline Fabrikako ordezkariak.