«Euskaldunak erro eta itxaropen» narrazioen liburua aurkeztu du Joseba Aurkenerenak

Antxeta Irratia 2023ko mar. 31a, 00:00

Dakit argitaletxeak argitaratu berri duen lana, "Amalur baita" bildumaren hirugarren obra da, eta euskal kulturaz, historiaz, etnografiaz eta nortasunaz balituriko liburua dela aipatu digu egileak.

Joseba Aurkenerena Barandiaran, Urruñan bizi den idazlearen “Euskaldunak erro eta itxaropen” izenburua duen liburua Pausuko Xaia ostatuan aurkeztu berri dute aste honetan. Dakit argitaletxearen eskutik, “Amalur baita” bildumaren hirugarren lana da. Liburu honetan, euskal kulturaz, historiaz, etnografiaz eta nortasunaz blaituriko 55 narrazio aurkituko dituzue.