Literatura geraldiak ekimena larunbat honetan hasiko da Lesakan

Antxeta Irratia

Literatura geraldiak ekimena asteburu honetan iritsiko da Bortzirietara, eta lehen saioa Lesakako Arrano Elkartean eginen da. Horretarako, larunbatean (apirilaren 1a) 10:00etan, Mikel Ayerbe EHUko irakaslea eta kultur kritikaria gonbidatu dute Nola iruzkindu liburu bat tailerra eskaintzeko.