Berako Merkaskilo azokan postua paratzeko epea igandean bukatuko da

Antxeta Irratia 2023ko mar. 30a, 00:00

Kiribilek eta Barraskilo Gazte Taldeak antolatu duten eskulangileen, artisauen, bertako komertzioen eta bigarren eskuko denden merkatua maiatzaren 7an ospatuko da.

Kiribilek eta Berako Barraskilo Gazte Taldeak antolatuta, `Merkaskilo´ azoka ospatuko dute herrian datorren maiatzaren 7an. Eskulangileen, artisauen, bertako komertzioen eta bigarren eskuko denden merkatua izanen da eta goizean zehar ospatuko da Toki Onako estalpean (10:00-15:00).

Bi taldeek jakinarazi dutenez, merkatuan postua jarri nahi dutenek izena eman beharko dute igande honen aitzinetik (apirilaren 2a). Horretarako imprimaki hau betetzea eskatu dute. Postua jarri nahi dutenek 10 euro pagatu beharko dituzte.