Gerrak eta ondoko errepresio frankistak 324 irundar akatu zituela baieztatu dute

Antxeta Irratia 2023ko mar. 29a, 00:00

Irungo Memoria Historikoko Bulegoak 1936tik 1945era gerrak eta gerraosteko errepresio frankistak 324 irundar akabatu zituztela zenbatu dute. Errolda osatzeko ikerketan 20.000 artxibo agiri aztertu dituzte.

Irungo Udaleko Memoria Historikoko Bulegoa martxan jarri zutenetik, dozenaka bidasotar iragan dira euren lekukotasunak eta dokumentazioak ematera, edota 1936tik aurrera haien senideekin gertatu izan zena argitu nahian laguntza eske. Bidasotar askoren etxeetan isilean gorde izan den informazio hori guztiaz gain, udal bulego honetan egindako lan eskergari esker, 1936ko gerraren eta frankismoaren arteko biktima irundarren kopurua 3.600 irundarrena izan dela zerrendatu ahal izan dute dagoeneko. Horretarako, Frantziako Arroxela, Parise edota Espainiako Salamanca, Ferrol, Guadalajara, Avila eta Madrilgo artxibo militar eta historikoetan ez ezik, Euskal Herrikoetan ere 20.000 agiri, garaiko 2.000 egunkari eta mila espediente pertsonal aztertu dituzte.

Kartzeletan hildakoak, fusilatu zein bonbardaketek akatutakoak

Eta horietatik ere, hildako irundarren errolda osatu ahal izan dute aurreneko aldiz. Horren arabera, 1936tik 1945era gerrak eta gerraosteko errepresio frankistak 324 irundar akabatu zituztela baieztatu dute.

Bereziki aipatzekoa da genero ikuspegia. Biktima guztietatik 21 (% 6,52) emakumeak baitziren: 14 bonbardatuta hil ziren, 5 (tartean, gudu zelaian eraildako bi), fusilatuta; behin Irungo gudua bukatuta granada bat lehertutako bat. Eta bestea, gatibualdian erailda.

EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOAren bidetik, bildutako informazioa udal artxiboan utziko dute nahi duen orok kontsulta dezan. Baina ondorio aktibo bat ere izango du. Dagoeneko Bergara edo Arrasatek egin duten bezala, Irungo Udalaren asmoa baita, Irungo bilktima oro Argentinan Servini epaileak "Quereilla Argentina" irekitako kereilan txertatzea.

Errepresio militarrari buruzko datu basea handitzen doaz Irunen, eta oraindik ere ez dute lana amaitu. Izan ere, Memoria Historikoko Bulegoak ateak zabalik ditu nahi duenarentzat. SAC-HAZ bidez hartu beharra dago hitzordua.  

Erlazionatuak