Willis Drummond talde lapurtarrak kontzertua eskainiko du ortzegun honetan, martxoaren 30ean, Berako Kataku ostatuan. Gure Tokiak tourrak geldialdia izanen du Bortzirietako herrian taldearen azken diska, Hala ere, aurkezteko asmoarekin. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera euro gostako da. Katakuko bazkideek berriz, doainik sartu ahal izanen dira emanaldia ikustera.