Lesakako San Fermin jubilatu elkarteak kantu bazkaria antolatu du heldu den larunbaterako, apirilaren 1erako. Eguerdiko 14:00etan egina dute hitzordua bazkaltzeko eta ondoko menua adostu dute: perretxiko entsalada epela edo itsaski paella, txahal-saiheskia plantxan edo lupia plantxan eta sagar tarta edo comtessa izanen dute aukeran, ardo edo sagardoarekin eta kafearekin batera. Txartelak erosteko azken eguna bihar izanen da, martxoaren 29an, jubilatuen egoitzan bertan. Bertako bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek aldiz, 25 euro.