Lesakako udalak erabilera anitzeko langile bat kontratatu nahi du

Antxeta Irratia 2023ko mar. 28a, 00:00

Lesakako udalak erabilera anitzeko langile batentzako lan eskaintza zabaldu du. Sei hilabetez aritzeko lan kontratua izanen du eta dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 4ean bukatuko da. Hautagaiek beharrezkoa izanen dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea. Deialdiaren oinarriak www.lesaka.eus webgunean daude eskuragarri.