Lesakako Udalak jakinarazi duenez, gaur martxoaren 28an, Bidasoko Bide berdearen bigarren faseko lanak hasi dituzte. Lan honek Lesakako herrigunea bide berdearekin lotuko ditu eta datozen asteetan gauzatuko da. Horregatik beragatik, gaurtik aitzinera eta datozen asteotan, herrirako sarrera itxita egonen da eta Koskontako Bidea kaletik desbideratuko dute trafikoa.