Rassemblement Nationaleko diputatu batek Hendaiako Erretentzio Zentrora egindako bisitak, migratzaileen eskubideen aldeko ordezkari politiko zein eragile sozialak aztoratu ditu asteburuan.
Edwige Diaz RN (Rassemblement National) eskuin muturreko diputatua Hendaiako Erretentzio edo Atxikitze Zentroa bisitatzen izan zen larunbatean. Bisita hori salatzeko EH Baik deituta hamarnaka lagun bidu ziren Hendaiako polizia etxearen aitzinean. “FAXISTAK” Euskal Herrian ez direla ongi etorriak argi utzi nahi izan zuten bertan. Eta Iker Elizalde hendaiarra eta EHBaiko kontseilari departamentalak “probokazio hutsa” ikusten du bisita horren gibelean.
Horrekin batera, bide seguruak bermatzen ez diren bitartean, migrazio egoeran diren pertsonak laguntzen jarraituko dutela hitz eman dute EHBAIko kideek. Eta “Kontrolatu, Atxilotu, Kanporatu” irizpideak jarraitzen dituen 'DARMANIN LEGEARI EZ, EUSKAL HERRIA HARRERA HERRIA´ dela aldarrikapenarekin bat egiten dutela adierazi nahi izan dute mobilizazio honetan.