Segurtasuna lehentasunetan markatu dezala exijitu dio Irungo EAJk alkateari

Antxeta Irratia 2023ko mar. 24a, 00:00

Udaltzain kopuru apala eta azken urteko delituen %11,7ko gorakadaren aurrea,, Segurtasun eta Bizikidetza Itunaren hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela oroitarazi diote jeltzaleek Santanori.

Irungo EAJ udal taldeak segurtasuna lehentasunetan markatu dezala galdegin dio Jose Antonio Santano alkateari. Jeltzaleen ustetan, azken urteetan kale-segurtasunak okerrera egin du Irunen. Eta ERNE sindikatuak egindako azken salaketak kontuan hartuta, udaletik ez dira aski ahaleginak egiten ari egoera zuzentzeko. Xabier Iridoy, EAJko bozeramaleak aditzera eman duenez, joan den irailan izenpetutako Bizkidetzaren eta Segurtasun Itunak hiruhilekoan behin biltzeko konpromisoa hartu zuten udaleko alderdi politiko guztiek, baina "hilabeteak pasa dira eta martxoaren 24 honetan bildu edo eratuko da lehen aldiz", salatu du.

Gauzak bideratzeko asmotan, aldiz, EAJk hiru proposamen egin ditu batzorde horretan. Udaltzaingoaren plantilan giza-baliabideak gehitzea, Irunen egiten ari diren azken delituei buruzko azterketa zehatza, eta poliziaren presentzia areagotzea hiriko gune gatazkatsuenetan.

Zentzu honetan, ERNE sindikatuak egindako azken adierazpenak oso kontuan hartzen dituzte jeltzaleek. Horren arabera, zenbait unetan bi udaltzain patruila besterik ez daude lanean hiriko kaleetan. Eta gaur egun 92 udaltzain badaude ere, 2019an 97 ziren bitartean, pandemia ondotik 7 gehiago kontratatzeko ahalegina egin zuen udalak. "Udaltzainak ez dira inondik ikusten, arazoak daudenean Ertzaintza da hurbiltzen dea, eta Irunek ezin du gehiago itxaron, lanean hasi behar dugu, neurriak hartzen", dio Xabier Iridoyk.

Kontuan hartu beharbaita Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri dituen delinkuentzia datuen arabera, Irun EAEko delitu kopuru gehien dituenen zerrrendan bosgarren udalerria dela, Bilbo, Donostia, Barakaldo eta Tolosaren atzetik, 1.000 biztanleko 60 bat deliturekin. Eta 2022an delitu kopuruak %11,7 emendatu den bitartean, 2019az geroztik %40 inguru gora egin dutela nabarmendu du EAJk. "Udal Gobernuak aipatzen duen segurtasun ezaren sentsazioa baino, errealitate bat dugu Irunen", azpimarratzen dute jeltzaleek. 

Erlazionatuak