Sedentarismoa sahiestu eta erabiltzaileen osasun-egoera hobetzeko eraginkorra dela baieztatu egin dutenez, eta iaz 82 erabiltzaile bildu eta gero, udalak eta Osakidetzak jarraipena emango diote.
2018az geroztik Osakidetzarekin batera kudeatzen duten programa honetan, norbere adinaren eta egoeraren araberako jarduera fisiko egokitua eskaintzen zaio erabiltzaileari dohainik. Aholkularia Jostaldi pilotalekuko bulegoetan artatzen ditu erabiltzaileak. Baina anbulategian ere, asteazkenero 10:00etan permanentziak egiten dituzte. Eta nolanahi ere, norbere medikuaren bitartez eska daiteke. Kalixa Silanes, Kiroletarako udal ordezkariak dioenez, hainbatetan medikuak beraiek baitira jarduera fisiko programa bat gomendatzen dutenak.
Programa abian jarri zen aurreneko urtean 82 erabiltzaile bildu zituen Hondarribian. 2019an 115 izan ziren, baina pandemiaren ondorioz, 50 ingurura apaldu zen hurrengo bi urteetan. Iaz 86 lagunek parte hartu zuten programan, normaltasunera itzuliaz. Adinari erreparatuta, gehienak 65 urtetik gorako pertsonak izan dira, horietatik 60 emakumeak eta 26 gizonezkoak.
Osasun egoera hobetzeko tresna
Udaletik balorazio baikorra egiten dute, eta Tipi-Tapa ibiltzera joateko taldearen saioekin batera, Osakidetzarekin batera, Bixi Bizi aholku eta orientazio programari segida emateko konpromisoaren berri eman digu Kiroletako udal ordezkariak, Kalixa Silanesek.
Izan ere, sedentarismoa sahiestu eta jarduera fisiko kontrolatu baten bitartez, osasun arazoak ekidin eta osasuna hobetzen dela nabarmendu du Osakidetzak. Horren irudiko, Hondarribiko Itsas Etxeko anbunlatorioko profesionalek adierazi dutena. Programa honetan parte hartu duten adineko pertsonen artean, mediku kontsultak %75 batean apaldu dute.