Iparralde mailako Emazteen Etxe baten sortzeko prozesua sozializatu eta emakumeen iritziak biltzeko mahaingurua antolatu du Hendaiako Bagera elkarte feministak ostirala honetan. Hitzordua Borderline Fabrikan izango da arratsaldeko 19:00etan.
Duela hiruzpalau urte EVA elkartea osatu eta gero, bi lantalde eratu dituzte. Bata Berdintasun taldea da, eta bestea Emazteen Etxearen proiektua garatzeko ardura duena. Horretan ari den Ixa Egiazabalek aipatu digunaz, Hendaiako mahaingurua bezala, Donibane Garazin edo Baionan ere antolatuko dituzte halako solasaldiak. Baina Bagera elkarteko Itziar Varelak dioenez, Hendaiako deialdiak Hego Lapurdi aldeko eragileen eta emakumeen iritziak biltzeko helburua du. Horretarako, Zumaiako eta Bordeleko emakumeen etxeetako prozesuen berri emango duten ordezkariak gonbidatu dituzte.
Hitzordua Hendaiako Borderline Fabrikan izango da, martxoaren 24 honetan 19:00etan eta ate zabalik.