Scape Room dinamika erabili dute Irunen ikasleekin memoria historikoa lantzeko

Antxeta Irratia 2023ko mar. 24a, 00:00

Irungo Memoria Historikoko Bulegoaren ekimenez, EuSkape enpresak garatutako 'Scape Street' bati esker, Irungo Txingudi Ikastola eta Eguzkitza ikastetxeko BHI bigarren hezkuntzako 181 ikasle Irungo historian murgiltzeko aukera izan dute aste honetan.

Ikasgelan eta liburuetan ikasitako teoriaz gain, 1936tik 1945era bitarteko Irun hirian gertaturikoak bertatik-bertara ezagutzeko aukera eman diete Txingudi eta Eguzkitza ikastetxeetako 4. DBHko ikasleei aste honetan. Horretarako, Irungo Udalak enkargatutako Scape Street pista-joko baten bitartez, hirian zehar ibilbidea egin dute taldeka. Zabaltza plazan hasi, Casino eraikina, Irungo udaletxea, Dunboako kanala, Stadium Gal eta Avenida Zubian izan dira. Ikasleak pozik azaldu dira pedagogia berritzaile honekin, eta euren harridura adierazi dute deskubritu dutenarekin. Stadium Gal kontzentrazio edo banaketa esparru gisa baliatu izan zela, Dunboako kanala frankismoaren garaian lan bortxatuekin eraiki zutela edota Maritxu Anatol espioiaren figura ez baitzuten ezagutzen. Txingudi BHIko irakasleen arabera, memoria historikoa lantzerako garaian zegoen "hutsunea betetzeko" aukera eman die ekimen honek. "Irungo eguneroko kaleetatik ibiltzen direlako jakin gabe bertan zer gertatu izan zen, eta ikasten duten historiak izan zuela bertan bere eragina".

Heldu den astean, aldiz, Bigarren Mundu gerran nazien akatze-esparruetan bukatu zuten 27 irundarrek bizitu izan zituztenak ezagutzeko ohiko scape room batean parte hartuko dute Batxilergoko Pio Baroja Insititutoko 250 ikaslek. Kasu horretan, ikasgelan bertan.