IEZI euskal itsasbazterra erakundeak eta Hendaiako herriko etxeak, Hendaiako itsasbazterraren “Udaberriko garbiketa” Eguna proposatzen dute. Hitzordua larunbata hontan goizeko 9.30etik aurrera iragango da.
Naturaren aldeko lan boluntarioa sustatzeko helburuarekin, IEZI euskal itsasbazterra erakundeak, Hendaiako herriko etxearen laguntzarekin, Hendaiako eramuko itsasbazterraren garbiketa handia antolatu dute. Iaz 260 tona hondakin inguru bildu zituzten eta 140 lagun baino gehio bildu ziren ekintza honetan parte hartzeko. Aurtengo hitzorduan, hondakinak biltzeko lau gune proposatzen dituzte.