Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerki emanaldia igandean Lesakan

Antxeta Irratia 2023ko mar. 23a, 00:00

Hamar urte, hamaika dinamika proiektua martxan jarriko dute asteburu honetan Lesakan. Harriondoa Kultur Etxearen 10. urteurrena ospatzeko asmoz, Sorginxulo kultur bilguneak hainbat emanaldi eta hitzordu antolatu ditu urte guztian zehar herrian. Lehena igande honetan eskainiko den antzerkia izanen da. Martxoaren 26an, 18:30ean, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzerkiaren emanaldia izanen da Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.lesaka.eus webgunean.