Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, larunbat honetan (martxoaren 25ean) Larhun mendiaren garbiketa ospatuko da. Bertako zaborra eta kristalak garbituko dituztela aitzindu du taldeak.
Goizeko 9:00etan izanen dute hitzordua Landagañetan. Handik Zizkuitzera joanen dira oinez eta bertatik Larhunera dagoen mendi tartea garbituko dute goizean zehar. Berako Mendi Maratoi Erdiko igoeraren ibilbidea izenan dela garbituko duten eremua aipatu dute. Taldeak ohartarazi du eskularruak eta nabalak eramatea gomendabarria izanen dela, aunitzetan kristalak lurrean sartuta egoten baitira.