Lesakako Xulufrinak Sare Feministak antolatuta, Lur Albizuk eta Eraitz Saez de Egilazek idatzitako Gureak ere badira; Desira, boterea, epika liburuaren aurkezpena ospatuko da bihar (martxoaren 23an), Arrano elkartean. Albizu bera izanen da bertan eta berarekin solasaldia egiteko aukera izanen dute hurbiltzen diren guztiek. Hitzordua, 19:00etan jarri dute.