Hendaiako herriko etxeak, 'Ahalmen Urritasunaren Astea' antolatzen du martxoaren 25etik 31era bitartean. Horretarako egitaraua zabala prestatu dute.
Herritarrak desgaitasun mota desberdinei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin, eta zailtasunak dituzten pertsonek garatzen dituzten gaitasunen berri emateko xedea duen astea antolatu du Hendaiako herriak. Baina aurretik, astelehen hontan ateak zabaldu dituen 'Regards decales' izenburupeko erakusketa antolatu du Denentzat Sozial Zentroak. Bertan antolatzen dituzten atelierretako partaideek eginiko lanak biltzen ditu erakusketak. Eta apirilaren 7ra arte bisitagarri izango delarik, bertako teknikariarekin Goreti Erasunekin hitzegiteko tartea hartu dugu.
Sentsibilizatzeko astebete
Gainerakoan, aurten Elur Alberdi para-arrauneko munduko txapeldun hendaiarra izanen da aste hontako amabitxia. Eta herriko etxeak iragarri duenez, astebeteko programazioan, ahalmen urritasunaren gainean hiru ekintza mota propsatuko dituzte, APF elkarteak, Itsas Ospitalea eta Handisport Euskal Herria elkarteari begira. Irandatz Kolegioa ere lotu da ekintza horretara.
MARTXOAREN 20TIK APIRILAREN 7RA
ERAKUSKETAK ” Regards décalés “ > Denentzat Gizarte Zentroan
MARTXOAREN 25AN (LARUNBATA)
2.FOROA
15:00/17:30 > Hondarraitz Klub Egoitzan
Sartzea libre eta urririk
Informazio txokoa: Honako elkarte hauen informazioa: Centre Social Denentzat, Haizeren Bidean, Handisport Pays Basque, Les deux jumeaux, Voile CMHT, Epilepsie côte basque, Maladie rare, AFTC 64, APF, Label terre de jeux, centre Haiekin, Eleak. Ongizate tailerrak: aulki ergonomikoa/masajea.
15:00/17:00 : Ezagutze ibilbidea, egoera azaltzea
MARTXOAREN 27an (astelehena) > Denentzat Gizarte Zentroan
14:30 > Mimi eta bere filosofia: “Nahi denean, saiatzen da”
Bizi ibilbide baten inguruko lekukotasunak eta solasaldia. Izen-emateak: 05.59.20.37.63
2014an, Mylène Pickaerts partzialki tetraplegikoa bihurtu zen, istripu baskular baten ondorioz. Bere lehenengo enplegatzailearen laguntzarekin, bere istorioa argitaratu du, “Mimi et ses roulettes” izeneko komiki koloretsu batean.
MARTXOAREN 29AN (ASTELEHENA)
14:00/16:00: Ohartarazteko tailerra > Gaztelu Zahar pilotalekuan.
Jende guztientzat eta aisialdi zentroentzat. Animatzailea: Handisport elkartea.
Arratsaldean: Organo sentsoriala > Denentzat Gizarte Zentroan
Ahalmen urritasun bat duten Hendaiako haurren familientzat.
Izen ematea, hemen: 05.59.20.37.63 Proposatzailea Denentzat Gizarte Zentroa.
Leku kopuru mugatua.
15:00: Filma “Valentina” 6 urtetik goiti
“Valentina, trisomiadun neskatxa maitagarriak, gaizki ikusten du bere ezgaitasuna, horrek trapezista bihurtzeko duen ametsa betetzea eragozten diola sinesten baitu. Bere gelatik, edozer egiteko gai izateko borrokatuko da.”
20:30: Filma “La tempête” 8 urtetik goiti
“Zoé zaldien artean hazi zen, baina ekaitz-gau batean, Tempête izeneko zaldiak, asaldaturik, Zoé aurtiki eta jockey bihurtzeko ametsa hautsi zuen. Hala ere, buru eginen dio, eta ezinezkoa dena saiatuko da bere patuari berrekiteko.”
Emanaldiaren prezioa: 4€. Variétés zinegelan.
MARTXOAREN 31EAN (OSTIRALA)
20:00: Gurasotasunaren inguruko gaualdia > Denentzat Gizarte Zentroan
“Ahalmen urritasuna elkarrekin aipa dezagun”.
Denentzat Gizarte Zentroak eta Eleak eta Haizeren Bidean elkarteek animaturik, laguntzaileen gaiaren inguruan.
Izen ematea e-postaz: associationeleak@gmail.com edo 06.85.76.94.46. Leku kopuru mugatua. Urririk.
APIRILAREN 15EAN (LARUNBATA)
13:30etik goiti: Mintzaldiak eta eztabaidak > Gaztelu Aretoan
Emazteen errugbiaren eta ahalmen urritasunaren inguruan: “Errugbia eta hurbilerraztasuna”. Kontzertuak ere izanen dira