Susana Rodriguez Lezaunek bere azken liburua aurkeztuko du ortziralean Beran

Antxeta Irratia 2023ko mar. 21a, 00:00

Susana Rodriguez Lezaun idazlean En la sangre bere azken liburua aurkeztuko du ortzirale honetan, martxoaren 24ean Berako Liburutegian (18:00). Saga baten bigarren liburua da hau, Marcela Pieldelobo inspektorea du protagonista eta Beran girotua dago. Hitzordua Harper Collins argitaletxeak eta Berako Igone liburu denak antolatu dute. Aurkezpenaren ondotik, solasaldia izanen da egilearekin eta gaztelaniaz izanen dela jakinarazi dute.

En la sangre

Marcela Pieldelobo inspektorea Iruñeko polizia-etxeko nagusien jomugan dago oraindik, Opus Deiko familia boteretsu batekin lotutako hilketa hirukoitz kasu baten ebazpenean izandako irregulartasunen ondotik.

Polizia Nazionalak narkotrafikoaren aurka infiltratutako agenteekin egindako operatibo bat zaildu egin da Elur Amezaga gaztea Beran, Nafarroako herri txiki batean, hilda agertu denean. Elur poliziaren isil-mandataria da eta herriko buruzagi abertzale baten neska-laguna, eta, itxura guztien arabera, Marcelaren lagun Fernando Ribas inspektorea da heriotzaren erruduna —duela hamar urte baino gehiago Polizian sartu zenean inspektorearen maitalea eta aholkularia zen—, baina Marcelak ez du uste Ribas polizia ustela zenik.

Gertatutakoa argitzeko prest, inspektoreak ez ditu aintzat hartzen ez xantaia anonimoak, ez polizia-kidegoen oharrak, ezta ingurune abertzalearen mehatxuak ere, ez baitu drogekin lotutako kasu batean inplikatuta egon nahi. Bertze behin, bere senari jarraitu eta erlojuaren kontrako ikerketa arriskutsu bat hasiko du.