Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak Paradisu Zinema 1. Musika Beka arkeztu dute goiz hontan, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz.
Iñigo Muguruza musikaria gogoan, musikariei bideratuta dago, eta 10.000 euroko laguntza esleituko du euskarazko kantuekin diskoa grabatzeko.
Parte-hartzaileek datu pertsonalak, proiektuaren azalpena (1-3 orri), eta lanean egongo liratekeen bi kanturen grabazioa bidali beharko dute ekainaren 30a baino lehen helbide honetara: paradisuzinemabeka@elkar.eus