San Patrizio eguna ospatuko dute ortziralean Zubietan

Antxeta Irratia 2023ko mar. 16a, 00:00

Zubietako Herriko Ostatuan antolatuta, San Patrizio eguna ospatuko dute bihar, martxoaren 17an, Zubietan. Ostatuko arduraduna Irlandarra da sortzez eta bere herrialdeko egun handia ospatu nahi izan du orain bere bizilekua den herrian. Horretarako, 20:00etatik aitzinera, Gasteizko Krisketa folk musika taldeak kontzertua eskainiko du eta, ondotik, Irlandako janari eta edariak dastatzeko aukera ere izanen da.