Hitzordu beteriko asteburua Elizondoko Txokoto tabernan

Antxeta Irratia 2023ko martxoaren 10a

Kultur ekitaldiz betea izanen du asteburua Elizondoko Txokoto tabernak. Hasteko, gaur bertan, martxoaren 10ean, Harat talde beratarrak kontzertua eskainiko du ostatuan, 22:30etik aitzinera. Igandean berriz, martxoaren 12an, Hasier Larretxea idazle arraioztarrak bere azken poesia liburua aurkeztuko du Txokoton, Hijos del peligro. 12:00etan izanen dute nahi duten guztiek Larretxearekin hitzordua eta solasaldia gazteleraz izanen dela iragarri dute.