Donezteben hainbat ekitaldi eginen dituzte Martxoaren 8an

Antxeta Irratia 2023ko martxoaren 7a

Malerrekako Mankomunitateak, Doneztebeko Udalak, Lapaitza Gazte Asanbladak eta Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, zenbait jarduera antolatu dituzte asteazken eta ortzegunerako Donezteben, Martxoaren 8aren harira.

Bihar, martxoaren 8an, 16:15etik aitzinera, eskulanak, musika eta tortillak izanen dituzte merendatzeko eskolako aterpean. 18:00etan berriz, eskolatik abiatuta biribilguneraino, La Farruka Batukada taldeak kalejira eginen du. Biribilgunera ailegatuta, 18:30ean, kontzentrazioa eginen dute bertan.

Ortzegunean berriz, martxoaren 9an, Jolas tailerra izanen dute Herrigunean, 17:00etatik 19:00etara. 16 urtetik gorako emakume guztian gonbidatu dituzte bertara, baina hauek izena eman beharko dute aitzinetik 641 58 99 08 telefono zenbakira idatzita. Ekitaldiei bukaera emateko, 19:00etan, Printzexa klown bakarrizketa eskainiko du Lorea Arangoak.