Literarte jaialdiko emanaldia eskainiko dute ortzegunean Lesakan

Antxeta Irratia 2023ko mar. 7a, 00:00

Literarte jaialdiko emanaldia izanen da martxoaren 9an, ortzegunean, 18:30ean Lesakako liburutegian. Literatura eta antzerkia uztartzen ditu jaialdi honek eta oraingoan, lau libururen inguruko lau istorio landuko dituzte Ana Maestrojuanek zuzendutako antzerki batean. Obra lau testuz osatuta egonen da, Juan Tallonen Rewind, Rosa Monteroren La ridícula idea de no volver a verte, Irene Vallejoren El infinito en un junco, eta Miguel de Unamunoren La tía Tula liburuetan oinarrituta. Ordubeteko iraupena izanen du eta ondotik, solasaldia izanen da.