Tokiko mozkinen eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetzeko astea antolatu dute Urruñan

Antxeta Irratia 2023ko mar. 6a, 00:00

Urruñako herriko etxeak tokiko elikadura elikaduraren astea antolatu du. Astelehen hontan hasi eta hilaren 12ra arte, orotariko ekintzak prestatu dituzte tokiko mozkinak balioan jartzeko eta herritarren elikadura osasuntsua bultzatzeko. Sukaldaritza atelierrak, hiltzaldiak, hazien trukaketa eta dokumentalen proiekzioak ere antolatu dituzte herriko eragile eta laborariekin elkarlanean.

Izan ere, martxoaren 8an “Baserriko pintxoak: laborantxako bertutezko praktikak hobetu nire baserrian” formakuntza antolatu dute (BLE) Biharko Lurraren Elkarteak Arotzenia elkarte jatetxean. Eta herriko eskoletako lehen mailako ikasleei zuzenduta, gasna egiten ikasteko edota erleen garrantziaz jabetzeko jarduerak ere proposatuko dituzte Iturbidea gelan martxoaren 9an eta 10ean. Martxoaren 11n, aldiz, herri barneko merkatu denboran “Hazien Txokoa” antolatuko dute, nahi duen orok tokiko hazien trukaketa egiteko.

Marie Christine Elizondo, Urruñako hautetsia azaldu digunez, igandean besta giroan ongi pasatzeko tartea ere izanen da, Sopa Dance antolatu baitute pilota plazan.