Udaberriko kanpainari ekin dio Errigorak, eskutik-eskura komunitatea eraikitzen jarraitzeko konpromisoarekin

Antxeta Irratia 2023ko mar. 6a, 00:00

Nafarroan ekoiztutako, arroza, pasta, oliba-olio eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu du @errigora-k. Udaberriko kanpainia Urruñan aurkeztu berri dute. Eta eskaerak egiteko epea, martxoaren 9tik 29ra zabalduko da. Urruñako aurkezpenean izan ginen eta Santi Kiroga, ERRIGORAko kidearekin hitzegin genuen Errigorak gordetzen dituen baloreetaz: elikadura-burujabetza, auzolana, euskara eta eskutik-eskurako kalitatezko produktuaz. Izan ere, Errigora Balioak marka-zigilua aurkeztu berri dute. Diotenez, ez da etiketa hutsa, “prozesu kolektibo bati erantzuten diona baizik”. Izan ere, herrigintzatik sortutako laborantxa ekimena bost ekoizlerekin hasi zen 2013an, eta dagoeneko 23k osatzen dute.

#EskutikEskura

Iparraldeko banaketa sarearekin harremanetan jartzeko edota ERRIGORAri buruzko informazioa ukaiteko: www.errigora.eus webgunean sartzea besterik ez duzue.