Lapaitza Gazte Asanbladak bideogintza tailerra antolatu du

Antxeta Irratia

Malerrekako eta Bertizaranako Lapaitza Gazte Asanbladak bideogintza tailerra antolatu du datorren ortziralerako, martxoaren 10erako, hain zuzen ere. Doneztebeko Herriko Ostatuan eginen dute hitzordua, 18:30ean, eta bertan, bideogintzaren inguruko jakintzak partekatuko dituzte elkarren artean.