Irungo kiroldegietako grebaren jarraipena handitu egin da bigarren egunean

Antxeta Irratia 2023ko mar. 3a, 00:00

Kiroldegietako lehen greba egunak %63ko jarraipena izan zuen bitartean, hasierako 38 grebalariei bost gehitu zaizkie azken orduetan "langileek greba desaktibatzeko presioak jasan dituzten arren".

Irungo Artaleku kiroldegia bigarren egunez itxita, eta Azken Portukoa 14:00etatik aurrera ere itxi egingo da ostirala honetan. Grebaren eragina erabatekoa izaten ari da 10.000 abonatu eta ikastaroetako erabiltzaileentzat. Hala, Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu zen atzo kiroldegietako grebaren gaia aztertzeko, eta udalak "elkarrizketaren bidez konponbide bat lortzeko konfiantza" adierazi du. Baina Borja Olazabal Kiroletarako udal ordezkariarekin bileran ez diete erantzun argirik eman, eta azpikontrata enpresarekin zuzenean negoziatzera enplazatu ditu.

Bien bitartean, grebaren bigarren egun honetan langileek manifestazioa egin dute eguerdian Artalekutik abiatuta, eta Gipuzkoa etorbidea, Colon pasealekutik San Juan plazaraino. “Santano BPX Expediente X” edota “El domingo no se juega, greba, greba, greba” bezalako leloak erabili dituzte, igandean Bidasoak Bartzelona errezibitzen duela gogoratuz. Hau oraindik ere argitzeko, Il Capo Hondarribia izan da aurreneko hunkitua. Igande eguerditan Artalekun zuen partida, Hondarribira aldatu behar izan baitute 10:00etan.

Jakinaren gainean, betiko moldean

Langileen Batzordeko Ander Ruiz eta Joseba Rozalejo ELAko ordezkariarekin hitz egin dugu, eta aipatu digutenez, azpikontrata eredua da arazoa. Izan ere, "langilegoa subrogatu egiten da kontratu batetik bestera, enpresa batetik bestera, eta aldatzen den aldiro arazo berbera dago", baina 2022an Irungo Udalak onartu berri dituen plieguetan, ez zuten 2019az geroztik izoztutako soldaten igoerarik aurreikusi. "Udalak jakinarazi beharko dio plieguen bitartez, baldintzak ezarriz, langileen lan baldintza duinak bermatu behar dituela, eta kitto", aldarrikatzen du Joseba Rozalejok.

Zentzu honetan, KPIaren eguneraketa eta %4ko soldata igoera aldarrikatzen dute, eta udalaren zein enpresaren erantzun baten esperoan dira. "Zerbaiten esperoan gaude, zer? Eztakigu, baina argi eta garbi "

Erlazionatuak