Euskarazko wikipedia eta emakumeak uztartzen dituen Wikiemakumeok egitasmoa Oiartzunen aurkeztu dute. Eta Euskal Herriko beste eskualde eta herrietan ere, emakumeen ekarpenak eta ezagutzak idazteko deialdia luzatu dute.
Oiartzugo lau emakumek urtebete daramate proiektu honetan lan egiten, emakumeei buruzko erreferentziak eta ekarpenak eginez, wikipedia entziklopedia irekia, emakumeen paperaren lekuko izan dadin. Wikipedian dauden biografia guztien %17a gizonezkoena da, eta bertan idazten dutenen gehiengoa gizonezkoa da ere. Hori irauli nahian, eta gizartearen benetako isla izan dadin, azken urtebetean, emakumeen biografiak, emakumezko editore euskaldunen kopurua handitzen, historian zehar emakumeen ekarpenak eta ezagutzak biltzen, wikipedian falta diren emakumezko euskal herritar aintzindariak bistaratzen edota feminismo desberdinen ekarpenak eta protagonistak islatzeko lana hartu dute.
Izaskun Madariaga, Oiartzungo wikiemakumeok egitasmoaren parte hartzailearekin hitzegin dugu. Eta eskualde guztietan halako lantaldeak sortzeko deialdia luzatu du, baita Bidasoaldean ere. Izan ere, harrituta azaldu da ikustean, adibidez, “25 urteko borroka eta gero, Jaizkibel konpainiak ez duela orrialderik wikipedian, edota partehartzaile historikoen izenak sakatuta ez dela informaziorik ageri”.